• Jaialdia

Getxophoto

Komunikazio taldea

Formatu desberdinetan kontatutako istorioez gozatu ahal izateko kale jaialdia.


Getxophoto Getxon (Euskal Herria) kokatzen den irudi jaialdia da. Jaialdi honek ohikoak ez diren euskarri eta espazioen erabileren alde egiten du apostu. Ekimena asko garatu da eta narratiba eta formatu berrietara zabalduz joan da; esaterako, errealitate birtuala ikusi ahal izan dugu azken urteetan bertan. Halaber, Getxophoto-k komisario famatuak izan ditu, euren artean, Christian Caujolle, Alejandro Castellote eta Monica Allende.

Niretzat oso jaialdi berezia izan da hau, nire ibilaldi profesionala marko honen barruan hasi baitzen. Lehenengo urteetan Informazio Puntuaz arduratzen nintzen eta aurrerago bisita gidatuak izan nituen neure gain eta horietan gozatuz eta jendearekin konpartituz asko ikasteko aukera izan nuen.


2009 ETA 2017 URTEETAN EGINDAKO LANA

Taldeko kide nagusiak

  • Antolatzailea: Begihandi Kultur Elkartea
  • Zuzendaria: Jokin Aspuru
  • Koordinazioa: Lucia Janto