• Laburmetraia dokumentala

(Ez)ezagun

Argazki zuzendaria

Elkarbizitza garrantzitsua da. Elkarrekin bizitzean, besteetaz arduratzen hasten gara.


Gure hiriaren zenbat bertsio ezagutzen dugu? Jatorri ezberdineko pertsonen artean, kulturanitza dago ala kulturartekotasuna? Orain dela 16 urte, Kolonbia atzean utzita, Lady Euskal Herrira bizitzera etorri zen. Lan honetan, migrazio prozesu guztian egun arte bizi izandako traba eta aukerei buruz mintzatzen da. Urko semearekin batera, etorkizun hurbilean elkarbizitzaren garrantziaz aritzen da.

Maitane Carballo soinugile, editore eta zinemagileak zuzendutako lana da, Begirada luzemetraia kolektiborako egindakoa. Proiektu hau 10 zinemagile gasteiztarrek zuzendutako pieza motzetaz osatuta dago. Gasteizen gazte talentua erakustea izan da helburuetako bat.


BANAKETA PROZESUAN

Kredituak

  • Zuzendaria eta gidoilaria: Maitane Carballo
  • Zuzendari laguntzailea: Olatz Alonso
  • Argazki zuzendaria: Nere Falagan
  • Ekoizlea: Izaskun Arandia (Izar Films)
  • Ekoizle exekutiboa: Iris Audiovisual
  • Koproduktoreak: Gauekoak eta Fundación Vital
  • Bigarren zuzendari laguntzailea: Aitor Abio
  • Produkzio laguntzailea: Ainhoa Zubizarreta
  • Kamera laguntzailea: Ramón Hernández
  • Soinua eta muntaia: Maitane Carballo