- Laburmetraia dokumentala
Agur artzai
Argazki zuzendaria
Mendi bati lotuta dauden artzaia bat eta zinemagile bat.
Jose Ereño (87) bizitza guztia daramatza bere ardiak zaintzen. Gorbean gelditzen diren azkenengo artzaietako bat da. Aurten, lehenengo aldiz, ez da artaldearekin mendira igo. Arestian, artzai gehiago zeuden han: denak igotzen ziren beren artaldeekin. Orain ia ez dago inor mendian. Bizitza estilo hori hiltzear da eta Jose mundu horren testigu bakarrenetakoa dugu.
Negua heldu eta Josek bere ardiak bere baserriaren aurrean dagoen kortan gordetzen ditu. Leku urrun eta bakarti horretan Julen (30) agertzen da, berarekin film bat grabatzeko gogoak dituen zinemagile gaztea bat.
Egunak aurrera doaz erritmo mantso batean Joseren bizitzan. Berdin dio hotza egin, haizea egon edo euria egin. Ardiek artzaiaren errutina menperatzen dute. Negua aurrera egiten duen heinean, Julenek eta Josek momentu gehiago partekatzen dituzte. Eta horrela, beren harremana sendotzen doa.
Denbora pasa ahala, Josek ardi batzuk saldu behar ditu. Bere osasun arazoak direla medio, ez dauka arintasun nahikorik ardi guztiak zaintzeko.
Zer gertatuko da bere artaldiarekin bera ez dagoenean? Nork hartuko du erreleboa ofizio hori babesteko? Julenen kamerak desagertzeko zorian dagoen mundu bat dokumentatzen du.
Kredituak
- Zuzendaria: Julen Zubiete
- Protagonistak: Jose Ereño, Julen Zubiete
- Produkzio arduradun: Joseba Candas
- Argazki zuzendaria: Nere Falagan
- Kamerak: Nere Falagan, Julen Zubiete
- Edizioa: Julen Zubiete, Paula Iglesias
- Soinu zuzendaria: Maitane Carballo
- Zuzeneko soinua: Adriana Rolloso, Julen Zubiete
- Musika: Paula Olaz
- Soinu post-produkzioa: Noisestudioa, Iñaki Alonso, Iosu Gonzalez
- Etalonajea: Jon Corres
- VFX: Koora Studio
- Ekoiz-etxea: Zirriborro
- Banaketa : Selected Films Distribution