- Luzemetraia dokumentala
Nora filmazioaren egunerokoa
Zuzendaria
Ohiko making of-a baino gehiago…
Lara Izagirre zuzendariak NORA filmaren making of-a egitea proposatu ninduen. Nigan pentsatzea ikaragarria izan zen. Baina ez hori bakarrik. Gure lehenengo bileran, Larak ondorengoa esan zidan: “Nere, gustatuko litzaidake zerbait berezia egitea. Aprobetxatu zerbait berria egiteko. Eta noski, disfrutatzeko…”. Nik berehala bere hitzak praktikara eraman nituen. Zenbait ideia proposatu ostean, lanean jarri nintzen. Motibatuta.
Sortzea gustoko duzunean, ederra da jendeak zugan konfidantza izatea. Opari hau aukera handia izan da nire sormen ahalmenak ezagutzeko. Baita beste mintzairak esploratzeko ere.
NORA FILMAZIOAREN EGUNEROKO honetan, ez nuen bakarrik gidoia idatzi. Argazkigintza, edizioa, off-eko ahotsaz… arduratu nintzen. Eta, onartu beharra daukat, orain arte egindako erronkarik handiena izan dela. Eta, seguru asko, politenetako bat ere.
Kredituak
- Gidoia, grabazioa eta edizioa: Nere Falagan
- Elkarrizketak: Haizea Urkiola
- Etalonajean laguntzailea: Susana Ojea
- Eskerrak: Lara Izagirre, Maitane Carballo