- Bideodantza
Caída Imaginaria
Argazkilaria eta kameralaria
Zintzilikatutako gorputza… Jausten den gorputza.
Maitane Sarralde eta Eneritz Zeberio Euskal Herriko dantza garaikideko erreferenteak dira. Bi artistek maite dute airea eta lurra.
2020. urtearen hasieran, hogeita hamar minutuko koreografia bat sortu zuten, elkarlanean. CAIDA IMAGINARIA lanean, zintzilikatuta dauden gorputzek hegan egiten dute eta grabitatea desafiatzen dute. Lana Getxoko Muxikebarrin erakutsi zuten. Egun, proposamena garatzen jarraitzen dute, hainbat proiekturen artean.
Haiek ikusteko aukera izan nuen. Asko disfrutatu nuen. Eta hauxe dugu nire lehenengo proiektua non dantza ikus-entzunezko lengoairekin uztartzen dudan. Espero dut azkena ez izatea.
Taldea
- Sormena eta interpretazioa: Eneritz Zeberio eta Maitane Sarralde
- Ikus-entzunezko sormena: Nere Falagan
- Musika: Felix Laband
- Eskerrak: Karola Zirko Espazioa