• Formakuntza frantzesez

Oasis Créatives

Bideo eta zinema formatzailea

Proiektu aberasgarria, elkartrukea oinarri duena,

2019 urteak eman didan oparia


Oasis Creatives Tunisiako La Maison de l´Image zentroak aurrera eraman duen proiektua da, kultura eta hezkuntza oinarri duena. Proiektu honen helburua Tozeurreko bost oasieteko (Chebika, Midès, Nefta, Bouhlel eta Tameghza) gazteei irudiaren (argazkigintza, zinema, produktuen diseinua) inguruko ezagutzak eskaintzea da. Halaber, ondarearen balio aldarrikatzea eta zonaldean kultura eta irudia sustatzea ere bilatzen dute.
Ekimen hau bi epetan garatzen da. Lehenengoan, zinema ezagutzak eskaintzen zaizkie gazteei (batez ere dokumentalaren ingurukoak) ondoren euren bideoak egin ahal izateko. Bigarrenean, taldetan bi dokumental labur sortzen dira, euren errealitateetako egoerak eta problemtikak landuz. Ondoren, Oasis Créatives jaialdian sortutako lan hauek proiektatzen dira.


Taldea

  • Antolatzailea: La Maison de l’Image
  • Proiektuaren koordinatzailea: Wassim Ghozlani
  • Komunikazio arduraduna: Rym Ben Sassi
  • Zuzendari artistikoa: Amir Ghozlani
  • Formakuntzaren arduraduna: Nadia Redissi
  • Produkzio arduraduna: Khalil Jebali