NIRI BURUZ
Ze zaila den norberari buruz mintzatzea…
Ze zaila den norberari buruz mintzatzea. Pilo bat. Gauza asko gara, aldi berean… Ezta?
Hala eta guztiz ere, esango nuke hiru hitzekin deskribatu naitekela. Kuriosoa, enpatikoa eta lagunartekoa naiz. Ezagutzen nautenek badakite nola inplikatzen naizen proiektu bakoitzean. Beti saiatzen naiz dena ematen. Egia esan, ez dakit gauzak beste era batean egiten. Horrelakoa naiz.
Jendeagaz harremanetan egotea gustoko dut. Taldean lan egitea biziki maite dut. Batez ere, pertsona ezberdinekaz lan egiteko aukera dudanean. Proiektuetan ematen diren hartu-emanen bitartez asko ikasten dut. Oso era naturalean.
Azkenengo urteotan, argazki zuzendari bezala egin dut lan, dokumental ezberdinetan. Era berean, ikus-entzunezko edukien formakuntza eskaini dut zenbait eskoletan. Izugarri atsegin dut egiten dudana. Baina batzuetan gogorra da ezjakintasunagaz bizitzea eta diru-sarrera finkorik ez izatea. Badakigu autonomo izateak erronka handia suposatzen duela…
Bizitza proiektuz gainezka dago. Eta noski, denek ez dute harremana lanagaz. 2022tik amatxu naiz, eta honek eragin handia izan du hainbat erabakietan. Une honetan, Irudian eta Soinuan irakaslea izateko Masterra egiten ari naiz. Ilusio handia daukat. Hala ere, honek ez du esan nahi sormena abandonatuko dudanik. Bada, sortzaile aldetik hazteko beharra daukat. Pixkanaka-pixkanaka esparru berrietan sakontzen nabil. Berriak dira, bai. Baina eroso sentitzen naiz. Gustura.
Txikitatik idaztea gustatu zait. Hori dela eta, gidoigintza eta zuzendaritza dira nire hurrengo xedeak. Nire erritmoa errespetatuko dut. Presarik gabe. Bizitzarekin bat eginez…